Docsity
Docsity

Prepara tus exámenes
Prepara tus exámenes

Prepara tus exámenes y mejora tus resultados gracias a la gran cantidad de recursos disponibles en Docsity


Consigue puntos base para descargar
Consigue puntos base para descargar

Gana puntos ayudando a otros estudiantes o consíguelos activando un Plan Premium


Orientación Universidad
Orientación Universidad

ECONOMIA KUTSOKO LEHEN ZATIA, Apuntes de Economía de Mercado

1.PARTE DEL CURSO, DEFINIZIOAK ETAB.

Tipo: Apuntes

2018/2019

Subido el 28/01/2019

juita
juita 🇦🇩

1 documento

1 / 5

Toggle sidebar

Esta página no es visible en la vista previa

¡No te pierdas las partes importantes!

bg1
1. ZATIA: EKONOMIARAKO SARRERA
1.GAIA:
1.1. OINARRIZKO KONTZEPTUAK, HELBURUAK, PRINTZIPIOAK. SISTEMA
EKONOMIKOAK
EKONOMIA: ‘oikos-nomia’’. Etxearen kudeaketa esan nahi du. Baliabide urriak nola
kudeatzen diren aztertzeaz arduratzen da. Arazo ekonomikoak baliabide urriak direlako
sortu ohi dira.
Oinarrizko ideia ekonomikoak:
Urritasuna: baliabideak ez dira mugagabeak
Eraginkortasuna: baliabide urriei ahalik eta probetxu handiena ateratzen saiatu
behar gara, hauek alferrik gal ez daitezen
Ekitatea: banaketa berdina
Ekonomiaren analisia bi esparrutan banatzen da:
Makroekonomia: ekonomia bere osotasunean aztertzen du
Mikroekonomia: agente desberdinak aztertzen ditu (kontsumitzaileak, enpresak,
estatuak…)
Ekonomia azalpena:
Ekonomia positiboa: ekonomiak nola funtzionatzen duen azaltzen du. Sistema
ekonomikoa datu objektiboekin deskribatzen du (matematika eta estatistika
erabiliz adib)
Ekonomia normatiboa: ekonomiak nola funtzionatu beharko luken azaltzen du.
Azalpen hauek beraz, subjektiboak dira
Beharrizanak asetzeko ondasun eta zerbitzuak ekoizten dira:
Lehen mailako beharrak: iraupenarekin lotuta daude (janaria, arropa..).
Bigarren mailako beharrak: ez dira nahitaezkoak. Asetzeak ongizatea handitzen
du eta aldatu egiten dira mailaren edota testuinguruaren arabera.
Gure ekonomietan gauza batzuk ekoizten dira, eta beste batzuk ez:
Ondasunak: beharrizanak asetzeko balio duen edozein tresna ukigarri
Zerbitzuak: ez dira ukigarriak.
Zerbitzu ekonomietan bizi gara:
Ekoizpena sortzeko, ekoizteko, ekoizpen baliabideak behar ditugu:
Baliabidea: beste ondasun/zerbitzu bat ekoizteko balio duen edozein tresna.
Askotarikoak izan daitezke.
Ekoizpen baliabideak: jarduera baten bidez, ondasun ekonomikoen
ekoizpenerako balio duen edozein elementu. Ekoizpen faktore nagusiak: lurra,
lana eta kapitala
Ekoizpen faktoreak: (Lurra, Lana eta Kapitala)
Hasiera batean lur faktorea zen oinarrizkoena pertsonen lanaren bidez
ondasunak ekoizteko. Gaur egun lur faktorearen ordez beste kontzeptu bat
erabiltzen dugu: faktore naturalak
Lan faktorea: gizakiak ondasun zein zerbitzuen ekoizpenean egiten duen
ahalegina
Kapital faktorea: beste ondasun eta zerbitzu batzuk ekoizteko erabiltzen den
gizakiek egindako edozein baliabide ekonomiko
AUKERATZEKO BEHARRA. Baliabideak urriak direnez, gure lehentasunen eta diru-
sarreren mailaren arabera zer ekoiztu erabakiko dugu.
Ekonomiak hau aztertzen du:
Erabilera anitzak izan ditzaketen baliabide urriak nola erabili behar diren
Giza portaerak: zer aukeraketa egiten den baliabide urrien eta behar
amaigabeen erlazio horretan
pf3
pf4
pf5

Vista previa parcial del texto

¡Descarga ECONOMIA KUTSOKO LEHEN ZATIA y más Apuntes en PDF de Economía de Mercado solo en Docsity!

1. ZATIA: EKONOMIARAKO SARRERA

1.GAIA:

1.1. OINARRIZKO KONTZEPTUAK, HELBURUAK, PRINTZIPIOAK. SISTEMA

EKONOMIKOAK

  • EKONOMIA: ‘oikos-nomia’’. Etxearen kudeaketa esan nahi du. Baliabide urriak nola kudeatzen diren aztertzeaz arduratzen da. Arazo ekonomikoak baliabide urriak direlako sortu ohi dira.
  • Oinarrizko ideia ekonomikoak:
    • Urritasuna: baliabideak ez dira mugagabeak
    • Eraginkortasuna: baliabide urriei ahalik eta probetxu handiena ateratzen saiatu behar gara, hauek alferrik gal ez daitezen
    • Ekitatea: banaketa berdina
  • Ekonomiaren analisia bi esparrutan banatzen da:
    • Makroekonomia: ekonomia bere osotasunean aztertzen du
    • Mikroekonomia: agente desberdinak aztertzen ditu (kontsumitzaileak, enpresak, estatuak…)
  • Ekonomia azalpena:
    • Ekonomia positiboa: ekonomiak nola funtzionatzen duen azaltzen du. Sistema ekonomikoa datu objektiboekin deskribatzen du (matematika eta estatistika erabiliz adib)
    • Ekonomia normatiboa: ekonomiak nola funtzionatu beharko luken azaltzen du. Azalpen hauek beraz, subjektiboak dira
  • Beharrizanak asetzeko ondasun eta zerbitzuak ekoizten dira:
    • Lehen mailako beharrak: iraupenarekin lotuta daude (janaria, arropa..).
    • Bigarren mailako beharrak: ez dira nahitaezkoak. Asetzeak ongizatea handitzen du eta aldatu egiten dira mailaren edota testuinguruaren arabera.
  • Gure ekonomietan gauza batzuk ekoizten dira, eta beste batzuk ez:
    • Ondasunak: beharrizanak asetzeko balio duen edozein tresna ukigarri
    • Zerbitzuak: ez dira ukigarriak.
      • Zerbitzu ekonomietan bizi gara:
  • Ekoizpena sortzeko, ekoizteko, ekoizpen baliabideak behar ditugu:
  • Baliabidea: beste ondasun/zerbitzu bat ekoizteko balio duen edozein tresna. Askotarikoak izan daitezke.
  • Ekoizpen baliabideak: jarduera baten bidez, ondasun ekonomikoen ekoizpenerako balio duen edozein elementu. Ekoizpen faktore nagusiak: lurra, lana eta kapitala
  • Ekoizpen faktoreak: (Lurra, Lana eta Kapitala)
  • Hasiera batean lur faktorea zen oinarrizkoena pertsonen lanaren bidez ondasunak ekoizteko. Gaur egun lur faktorearen ordez beste kontzeptu bat erabiltzen dugu: faktore naturalak
  • Lan faktorea: gizakiak ondasun zein zerbitzuen ekoizpenean egiten duen ahalegina
  • Kapital faktorea: beste ondasun eta zerbitzu batzuk ekoizteko erabiltzen den gizakiek egindako edozein baliabide ekonomiko
  • AUKERATZEKO BEHARRA. Baliabideak urriak direnez, gure lehentasunen eta diru- sarreren mailaren arabera zer ekoiztu erabakiko dugu.
  • Ekonomiak hau aztertzen du:
  • Erabilera anitzak izan ditzaketen baliabide urriak nola erabili behar diren
  • Giza portaerak: zer aukeraketa egiten den baliabide urrien eta behar amaigabeen erlazio horretan
  • Erabaki guztietan AUKERA KOSTUA dago: ekintza bat gauzatzeko zeri egin behar diogun uko.
  • EKOIZPEN AHALMENAREN MUGA: teknologia eta ekoizpen-faktore eskuragarriak erabiliz outputaren konbinazio posible guztiak zein diren adierazten du. - Baliabideak ahalik eta ongien konbinatu behar dira, hauei ahalik eta etekin handiena ateratzeko, hau da, efizientea izateko - Baliabideak antolatzeko moduari berriz sistema ekonomikoa esaten diogu. Sistema ekonomikoaren definizioa: gure gizarteak ekonomia nola antolatzen duen, hau da, nola antolatzen duen baliabideen esleipena erabilera anitzen artean. - NOLA EKOIZTU: Gizarteko eragile bakoitzak bere interes propioak dauzka, eta hauek betetzea dute helburu. Horregatik nola ekoiztu aukeratu behar dute, eta aukera hauetako bakoitzari sistema ekonomiko deitzen diogu. Gaur egun dauden sistema nagusiak hauek dira:

PLANIFIKAZIOZKO SISTEMA EKONOMIKOAK

MERKATU EKONOMIAK

(EKONOMIA LIBREAK)

SISTEMA MIXTOA

-Aginte politiko- ekonomikoak erabakitzen du baliabideen esleipena

-Erabakiak Estatuaren esku, ez familia edo enpresengan

-Helburua: errentaren bidezko banaketa lortzea, ez ahalik eta etekin handiena lortzea

-Aginte ekonomikorik ez: bakoitzak nahi duena erosi, saldu eta ekoizten du

-Familiek eta enpresek erabakitzen dute zer, nola eta norentzat ekoiztu

-Enpresek familiek eskatzen dituzten ondasun eta zerbitzuak ekoizten dituzte, errentagarriak badira

-Erabili behar diren teknologia eta faktoreak enpresak erabakitzen ditu, aukerarik errentagarrienak aukeratzen dituzte

-Sistema ekonomikoak ez dira beti muturrean kokatzen, erdiko puntu batean egon daitezke

-Estatuak parte hartze aktiboa du

-Estatuaren papera: merkatuaren funtzionamendua bermatzea

-Osasungintza, hezkuntza, justizia, azpiegiturak, defentsa… estatuaren esku, populazioa jasotako zergen bidez inbertsioak egin eta babesteko (zor publikoa ere

1.3. MERKATU EKONOMIA

Ezaugarriak:

  • Produkzio faktoreen jabetza pribatua: Lurra, lana eta kapitala norbaitenak dira, pribatuak dira
  • Askatasun indibiduala: Produkzio faktoreen jabeak libre dira nahi dutena ekoizteko, ekoizpena nahi duten moduan saltzeko eta nahi dutena erosteko.
  • Norberekeria: Norberak bere onura bilatzen du eta ez besteena.
  • Informazio perfektua: Kontsumitzaileek edozein momentutan ondasun eta zerbitzu guztien prezioak eta ezaugarriak ezagutu ditzakete.
  • Portaera arrazionala: Norberak bere onurarik handiena bilatzen du. Bere portaera egokia izango da ahalik eta etekin handiena lortzeko.

Baliabideen esleipena: merkatuak egiten du.

  • Kontsumitzaileek beren beharrizanen arabera eskatzen dute.
  • Ekoizleek seinaleak jasotzen dituzte kontsumitzaileek zer nahi duten jakiteko.
  • Seinaleak prezioen bitartez transmititzen dira:
    • Prezioak igotzen ari badira: kontsumitzaileek dagoena baino gehiago nahi duten seinale. Ondorioz, gehiago ekoiztu behar da.
    • Prezioak jaisten ari badira: kontsumitzaileek dagoena baino gutxiago nahi duten seinale. Ondorioz, gutxiago ekoiztu behar da.
  • Gizarteak eskatzen duena ekoiztuko da, produkzio faktoreak behar bezala erabiliko dira eta ez da jendeak nahi ez duen ezer ekoitziko
  • Urritasunaren seinalea prezio altuak dira: ondasun edo zerbitzu bat urria bada eta jende askok nahi badu, prezio altua edukiko du. Horrela, ondasuna eskuratzeko aukera kostua oso handia izango da eta asko baloratzen dutenek soilik erosiko dute.
  • Inork ez du ezer gizartean banatu behar: inoiz ez da ilararik egongo produktu bat eskuratzeko. Ilarak prezioen bidez ezabatzen dira.
  • Ekoizleek inoiz ez dute gehiegi irabaziko: sektore batean asko irabazten bada (etekin handiak) berehala beste ekoizle asko hara joango dira eta hori ekoizten hasiko dira. Honela, eskaintza handituko da eta prezioak jaitsi.
  • Kontsumitzaileek bidezko kostua ordainduko dute: ekoizpen kostua eta etekin arrunta (ez gehiegizkoa) emateko bezainbestekoa.
  • Ekonomiak ez du besterik behar ondo funtzionatzeko.

1.4. EKONOMIA PLANIFIKATUAK

Ezaugarriak:

  • Produkzio faktoreen jabetza publikoa: produkzio faktore gehienak kolektiboak dira, herria da (estatuaren bidez) hauen jabea.
  • Ez dago askatasun indibidualik arlo ekonomikoan: Estatuak planifikatzen du zer ekoiztu behar den eta baliabideen esleipena nola gauzatu behar den. Produkzio faktoreak Estatuak agindutako moduan erabili behar dira.
  • Ez da onura indibiduala bilatzen, kolektiboa baizik.

Baliabideen esleipena:

  • Kontsumitzaileek estatuak agindutakoa kontsumitzen dute.
  • Estatuak epe batzuetarako plangintzak egiten ditu: bost urtekoak, hamarrekoak…
  • Baliabide guztiak plangintza horren arabera erabiltzen dira: Estatuak ZER, NOLA, eta NORENTZAT ekoiztu erabakitzen du.
  • Ekoiztutakoa nahikoa ez bada URRITASUNA sortuko da, baina urritasuna ez da prezioen bidez konponduko, beste banaketa sistema baten bidez baizik.
  • Prezioek ez dute inolako paperik jokatzen baliabideen esleipenean. Ez dute seinalerik bidaltzen, estatuak finkatzen baititu prezioak.

Hala ere, gaur egun gizarte gehiengoak ez gara bi muturretako sistemetako batean bizi, erdiko aldean baizik.